Eskerrak ondoan izango dituela haren mezulari leialenak: Txoronpio eta Txoronpia. Aurten ere, azken urteetan moduan, pertsonaia mitologiko baten laguntza jasoko dute Olentzeroren ohiko mezulariek.
Aurtengo protagonista Martin Abade izango da: "Komisiñoak ahaleginak egin ditu Olentzeroren jatorri mitologikoa herriari helarazteko eta horri eutsiz, aurten Martin Abade aukeratu dugu; haren kondaira Udala auzoan kokatzen da, gainera", adierazi du Santamasetako Komisiñoko Jokin Zubiriak.
Gabon kantez girotua
Auzoetan haurren gutunak jaso ostean, 13:15ak aldera Seber Altuben egingo dute geldialdia Txoronpio, Txoronpia eta Martin Abadek. Karroza inguruan joango diren haurrek, musikariek eta dantzariek Gabon kantak abestuko dituzte, "abesti errazak eta ezagunak": Mesias sarritan eta Kanta dezagun denok, besteak beste. Arratsaldean ere, Olentzeroren kalejira girotzeko kantuan arituko dira Herriko Plazara heldu arte: Hator hator, Din dan don, Alaken, Kalera kalera... Komisiñokoek baserritar jantzita irteteko deia egin dute gaurko ere.
Gaurko ekintzak
11:40 Txoronpiok, Txoronpiak eta Martin Abadek Munar, Uribe, San Andres, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan jasoko dituzte gutunak.
13:15 Gutunen bilketa Seber Altube plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Uarkapen.
18:00 Olentzeroren etorrera. Ibilbidea: San Andres, Maiatzak 1 plaza, Garibai, Maala, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko Plaza.
19:00 Olentzeroren agurra, Mutil dantza eta Herri dantza Herriko Plazan.