Arrasateko Korrika batzordearen bigarren bilera urtarrilaren 10ean egingo dute, AEDren egoitzan (18:30): "Abenduko deialdian eragile gutxi batu ginen. Dena den, badakigu oso garai txarra dela eta horregatik egiten dugu bigarren deialdi hau", dio Oskar Elizburu Debagoieneko Korrika batzordeko kideak. Arrasatetik martxoaren 21ean pasako da Korrikaren 18. edizioa, goizaldeko bostak inguruan. Bada, egun horren bueltan antolatuko diren Korrika Kulturala, Korrika Txikia, Korrika Lagun kanpaina materialaren salmenta eta bestelakoak antolatzeko egingo dute batzarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.