Gaur irekiko dute Axerikoa zubia, 16:00ak eta 17:00ak bitartean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 21a

Sei hilabete luzez itxita egon ostean, gaur, egubakoitza, irekiko dute Axerikoa zubia. 16:00ak eta 17:00ak bitartean irekiko dutela jakinarazi du Arrasateko Udalak. Era berean, sahiesbidetik Osinako zubirako –ospitalera doana– sarrera ere gaur irekiko dute, "zirkulazioa Axerikoa zubitik pasatzen hasten denean".

Udalak gogora ekarri gura izan du lanen epeak "zorroztasunez" bete direla eta aurreikusitako datan hasi eta bukatu direla. Gogorarazi dute, era berean, lanok Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziak gauzatu dituela, gune horretako uholde arriskua ekiditeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak