Auzitegi Nazionalak uste du Josu Uribetxeberriaren omenaldian ez zela deliturik egon

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 19a

Pablo Ruiz Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Josu Uribetxebarria Arrasateko euskal preso ohiari jarritako salaketa. Elkarte horrek Uribetxeberria Arrasatera heldu zeneko harrera ekitaldian terrorismoa goraipatu zela ondorioztatu zuen eta horregatik salaketa jarri zuen. Bada, Ruiz epaileak ez du inongo deliturik ikusten, ekitaldi pribatua izan zela uste du.

Hona Ruiz epaileak adierazi duena epaia ematerakoan: "Ekitaldian ez zen Gorenak horrelako delituetarako eskatzen duen difusiorik edo goratzerik egon, komunikabideei ere bertara sartzea eragotzi baitzitzaien, eta ekitaldi pribatua izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak