Izartsua, Arrasateko Belenzaleen Elkarteak Belena bizi izaten izeneko erakusketa irekiko du abenduaren 22an San Frantzisko elizan. Jaiotza hebrearra da, eta hamaika dioramaz osatutako erakusketa 2013ko urtarrilaren 6ra bitartean egongo da ikusgai.
Duela 14 urte inguru hasi zen elkartea jaiotza ipintzen Arantza Alonso elkarteko lehendakariak esan digunez. "Kalean ipintzen genuen aurrena, Munarren hasieran, Garibaiko autobus geltokian gero. Baina eliza barrura eramatea pentsatu genuen, apurtu-eta egiten zituztelako".
Orain formatu txikiko jaiotzak egiten dituzte, kutxatan agerraldika sartuta . "Lan handia eskatzen du, eta urtez urte eszenak gehitzen goaz". Hamaika diorama prestatu dituzte, tartean, Deikundea, Ikustaldia, Jaiotza, edota Egiptora ihesa.
Belen-Arrasate
Bestalde, Belengo Bakearen Argia delakoa ere egongo da San Frantzisko elizan. Hain justu, "Belenen Jesus jaio zen haitzuloan pizten du haru batek zuzia, eta Vienara eramaten da gero. Handik europar herrialdeetara sakabanatzen da". Hala adierazi digu Alonsok. Gasteizera iritsiko da, eta handik, Arrasatera ere ekarriko dute, "ondoren, gura duenak etxera eraman dezake, kandela batetan edota faroltxo batetan".
Ordutegia:
Abenduak 22: 10:00-14:00 / 17:00-18:45.
Lan egun eta jai egunetan: 18:00-20:30.
Zapatu eta jai bezperetan: 17:00-20:30.