Krisiak okerrera egingo du Euskadin 2013an, Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxaren arabera

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 19a

Euskal ekonomiak krisian jarraituko du 2013an, Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak gaur iragarri duenez. Barne Produktu Gordina puntu bat jaitsiko da eta langabezia tasa %16koa izango da. Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxa kreditu kooperatibak gaur aurkeztu ditu 2013ko ekonomiaren gaineko bere aurreikuspenak, eta, horien arabera, 2013 bukaerara arte ez da BPGa handituko.

Aurtengo emaitzak okertu egingo dira, beraz, datorren urtea. Izan ere, abendua BPGa %1 jaitsita, langabezia %14,9ko tasarekin eta 2,4 puntuko inflazioarekin bukatuko da, kooperatibak esan duenez. Datorren urtean, bakarrik inflazioa ez da handituko.

Espainiarako aurreikuspenak ere jakinarazi ditu Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak: BPGa %1,4 txikitzea eta %27ko langabezia tasa.

Xabier Egibarrek, Negozio garapen zuzendariak, eta Azterketa saileko zuzendariak, Joseba Madariagak, eman dituzte datu horiek. Gaineratu dutenez, Espainiak erreskatea eskatuko duen edo ez aldatu egingo dira iragarpenak.

Azaldu dutenez, Espainiak erreskatea eskatuko duela uste dute merkatuek, eta, eskatu ezean, zorra asko kostatuko dela esan dute.

Europaren krisia bukatzeko konponbideak, Egibarrek esan duenez, erdiko herrialdeek barne-eskaria handitzea (kontsumo handiagoak ekonomia haztea eragiteko) eta zailtasunak dituzten herrialdeendako doikuntza gehiago izango lirateke. Doikuntza edo ajuste horiek, esan dutenez, denbora luzeagoan aplikatu beharko lirateke, eta "sinesgarriagoak" izan beharko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak