Gospel doinurik onenak Mississippi Mass Choir taldearen eskutik

Maider Arregi 2012ko abenduaren 19a

Ezagunak dira Arrasaten The Mississippi Mass Choir taldeko kideak. Izan ere, 2006an izan ziren Arrasateko lehen gospel kontzertua eskaintzen. "Arrasatetik igaro den talde onena izan dela esan dezaket. Gospel munduan kritika onenak dituzte eta talde garrantzitsuena ere bada", azaldu digu Karmelo Alberdi Kultura teknikariak. 

"Ikuskizun zoragarria izango da, Kursaala ere bete berri dute eta kritika oso onak izan dituzte gainera", azaldu digu Alberdik. "Nik uste dut orain sei urte egon zenak errepikatu egin duela; eta orduan egon ez zenari esango nioke galdu ezin duen ikuskizun zoragarria izango dela", dio. Hala, kontzertua polita eta borobila izango denaren bermea duela gaineratu digu Karmelo Alberdik.

Gospel emanaldia, domekan hilaren 23an, Amaian izango da 20:00etan hasita.

Gospel talde saritua 

The Mississippi Mass Choir 1988an sortu zen. Abesbatzak hainbat sari jaso ditu AEBn,  Europan, Japonian eta Latino  Amerikan. Frank Williams, Jackson Southernaires ospetsuen kidea da taldearen sortzailea, Mississippiko bihotzean fundatutakoa. David R. Curry da zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak