Kike Amorraizen gaur emango duen berbaldiarekin amaituko da AED elkarteak, udazkenean barrena, Arrasaten antolatu duen berbaldi zikloa. Lau hitzaldi izan dira, irailean hasi eta abenduan amaitu. Kulturaretik igaro dira Lorea Agirre, Pako Aristi eta Jon Sarasua; eta gaur da azkena: Kike Amonarriz. Laurek ere, euskara gai hartuta hausnartu dute. Lau begiratu euskararen norabideari izan da ekimenaren izenburua. Amonarrizen hitzaldiaren izenburuan, berriz: XXI. mendeko euskaldunak. Nola aldatzen ari diren gauzak, kamarada!. Arrasateko Kulturateko areto nagusian, 19:00etan hasita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.