"Santamasak 1890ean; panoramarik ez"

Ubane Madera 2012ko abenduaren 19a

"Ezaguna da Santamasetako feria hiru egunetan egiteko baimena 1351ean eman zuela Gaztela eta Leongo Pedro I erregeak eta aurreko lerroaldiak adierazten duen moduan, artean 1890an hiru egunetakoa zen azoka(…). Arrasateko feriari agur esan ziona zinematografoaren aurrekaria dugun panorama espektakulua izan zen. Linterna magikoa izeneko tramankuluaz baliatuta, eskuz margotutako irudiak zituzten kristalezko plakak proiektatzen zituen barraka itxiari deitzen zitzaion panorama". 

Oraingo honetan, XIX. mendera joan da Josemari Velez de Mendizabal historiadorea Santamasen gainean jarduteko. Miguel Madinabeitiaren idazkietan arakatu, eta Santamasak hiru egunetan ospatzen zirenekoak, panorama izeneko tresna erabiltzen zutenekoa eta beste ekarri ditu Hots begi danbolinak bere blogean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak