Harrapaketa izan da Arrasaten

Julen Iriondo 2012ko abenduaren 18a

Arratsaldeko 19:05ean gertatu zen atzo harrapaketa, Arrasateko ertzain-etxe ondoko biribilgunean. Ibilgailu batek gizonezko bat harrapatu eta hau lurrean geratu zen zaurituta. Gizonezkoa, bertaratu zen anbulantzia baten artatu zuten eta berehala eroan zuten harrapaketa izan zen tokitik. Arrasateko udaltzainek egin zuten espedientea eta, adierazi zutenez, hasiera baten, behintzat, gizonezkoak ez zuen zauri larririk. Zirkulazioan zailtasunak sortu ziren hasiera batean, baina berehala etorri zen onera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak