Gaur, egun osoan zehar, goizean goizetik 19:30etara, Arrasateko kaleetatik argazkiko furgoneta ibili da hara-hona. "Batzuei nekagarri egingo zaizue, agian, baina errealitate gordin hau da astebururo-astebururo senide eta lagunek pairatzen dutena. Orduak eta orduak errepidean, arriskua, diru xahutzea…, 40 minutuko bisita baterako" diote Arrasateko Herrirakoek. Ekimen horrekin "egoera gogor hau irudikatu nahi izan dugu" diote. Bide batez, gogoratu dute, gaur, hileko azken egubakoitza denez, elkarretaratzea egingo dutela plazan, 19:30ean, eta urtarrilaren 12ko Bilboko manifestaziorako ere dei egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.