Easok irabazi du Ointxeren Gabonetako txapelketa

Julen Iriondo 2013ko urtarrilaren 1a

Saskibaloi talde donostiarrak 65 eta 73 irabazi dio Clavijo erreioxarrari finalean, Arrasaten egiten den gazte mailako txapelketa irabaziz. MU seigarren sailkatu da, Getaferen kontra 55 eta 58 galduta.

Finalaren lehenengo erdian Clavijo izan da nagusi. Fisikoki indartsu, hirukoetan ondo eta kontraerasoan bizkor 44 eta 35 irabazten joan dira aldageletara.

Bigarren zatian, baina, talde lan ona egin dute Easokoek, eta partidua amaitzeko zazpi minuturen faltan aurretik jarri dira, 61 eta 62. Hortik aurrera nagusi izan dira, eta azken minutuetan alde polita hartu dute gainera, 65 eta 73 irabazteraino.

Aurtengo txapela, beraz, Donostiara joan da. Hirugarren Burlata sailkatu da, Cornellari 37 eta 48 irabazita; MU, berriz, azkena izan da, gaurko lehian ezin izan dio-eta Getaferi irabazi, 55 eta 58.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak