Prebisioak betetzen badira, etzi irekiko dute Axeriko zubia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 18a

Udalak jakitera eman duenez, eguraldiak laguntzen badu, bihar eguaztena, seinaleztapenak margotuko dituzte, lehortzen utzi, eta etzi irekiko lukete zubia.

Ohar baten bidez jakinarazi du Udalak Axerikoa zubia irekitzeko duen asmoa. Euririk egin ezean, oinezkoen bideko zein errepideko seinalaztapenak margotuko dituzte bihar. Lehortzen utzi eta etzi, abenduak 20, zabalduko lukete zubia.

Euskalmeten arabera, bihar goizean "hodei ugari egongo dira eta euri apur bat egin lezake han-hemenka". Baina hobera egingo du; hego haizeak joko du eta egunaren amaieran baliteke haize boladak gogorragoak egotea.

Lehen zegoen zubia eraitsi zutenetik sei hilabete pasa dira. Lan erritmo ona jarraituta, hasierako aurreikuspenak bete dira, eta adierazitako data inguruan ireikiko dute pasabide berria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak