"Elorrioko Lor taldeko Landerrek eta Anttonek sortutako bikote proiektua zena, talde bihurtu zen gerora. Eta kantuetan antzematen bada ere bakarlari trazako proiektua zela, kantuek instrumentazio eta garapen handia dute. Izan ere, musikari oso finak daude" Gorantz Erori taldean.
Propaganda ona dute, beraz, Arrasate bisitatuko duten bizkaitarrek. Hitzordua, esandako moduan, Arrasateko gaztetxean.