Doke antzerki talde arrasatearrak Gasteiz bisitatuko du

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 17a

Arabako udalerri ezberdinetatik dihardu biran Doke Antzerki Taldeak, eta egubakoitz honetan Gasteizen arituko dira kideak, 'Paradisuko Atean' antzezlana eskaintzen.

Azaroaren 17an hasi ziren Doke taldeko lagunak Arabako zenbait udalerritan Paradisuko Atean antzezlana eskaintzen.

Agurain, Zigoitia edota Amurrion aritu ondoren, Gasteizko Bernat Etxepare Antzokiko oholtzara igoko dira, 19:30ean. Orain arteko ikusleei dagokienez, pozik agertu dira taldekideak, "Amurrion esaterako, 50 lagunetik gora etorri ziren antzezlana ikustera".

2004. urtean sortu zen taldea eta ordutik makina bat lan egin dituzte: Eskuak elkarri, Actto para la Noche Buena, Iragana iragan eta Paradisuko Atean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak