Bizenta Mogel, Joan Antonio Mogelen iloba, euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen. Emakume kementsu eta argi honek 22 urte besterik ez zituen 1804an bere lehen liburua argitaratu zuenean. Hain ezezaguna zaigun Bizentak lan asko egin zuen; hala nola, 'Ipuin onak' liburua, gabon kantak batu eta asmatu... Hainbeste lan argitaratzeaz gain, itzultzaile lana ere egiten zuen Diputazioan eta gotzainen gutunak ere euskaratzen zituen. Lan batzuk gorde diren arren beste asko sakabanatuta daude.
Emakume hau sasoi hartan aitzindaria izan zen arlo askotan, ez bakarrik literatura arloan, baita emakumearen eskubideei dagokienez ere.
Yolandak bere tailerrean emakume honen bizitzaren hainbat pasarte kontatuko dizkigu, bere obra, bere izaera eta bere kemena besteak beste.
Arrasateko Udal Euskaltegitik azpimarratu nahi dute hitzaldi-tailer hau ikasleentzat izan arren, interesa duen orok zabalik dituela ateak. Arimazubin daude, animatu!