Arrasate Zientzia Elkarteko bazkideok eskerrak eman nahi dizkiegu Alvaro Arrizabalaga, Genaro Rosado, Anton del Campo eta Josemari Velez de Mendizabali, “Arrasateko iragana astintzen” hitzaldi zikloan parte hartzeagatik. Euren esfortzuari eta lanari esker, Arrasateko ondare material eta immaterialaren oparotasuna ezagutzen lagundu digute.
Eskertze hau Arrasateko udalari ere zabaldu nahi diogu, hitzaldiak burutu ahal izateko eman digun laguntza ordainezinagatik. Hedabideei ere luzatzen diegu gure esker ona, hitzaldiak iragarri eta hitzaldietan esandakoa argitaratzeagatik. Eta bereziki gogoan izan gura ditugu Arrasateko herritarrak eta gure herriko kultura maite dutenak, egunero bete baitute Kulturateko areto nagusia. Arrasate Zientzia Elkarteko bazkideak erabat hunkituta gaude, hitzaldietan jorratu diren gaiekiko agertu duten interesagatik. Zinez, herritarrengandik jaso dugun bermea eskertzen dugu.
Azkenik AZEkook Mondragoeko ezagutzan sakontzen laguntzera animatu nahi zaituztegu, elkarteak burutzen dituen ekintzetan parte hartuz, datu eta dokumentu historikoak gure elkarteko historialariei utziz eta Arrasate Zientzia Elkarteko bazkide egitera animatuz. Badakigu guztion artean, orain arte egin dugun bezala, elkarrekin lan eginez, Arrasateko ezagutzan sakonduko dugula. Harro sentitzeko moduko herri batean bizi gara.
Datorren urtean, 2013ko azaroan, “Arrasateko iragana astintzen” hitzaldi zikloaren bigarren edizioan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. Aurtengo edizioan, modu batean edo bestean parte hartu duzuenoi, bihotzez, eskerrik asko.
Arrasate Zientzia Elkartea