Mora eta Rober nagusi Mus txapelketan

Maider Arregi 2012ko abenduaren 17a

Mora eta Roberrek jantzi dute Mondra tabernako III. Mus txapelketa. Egubakoitz gauen jokatu zen. 16 bikotek hartu zuen parte. Irabazle nagusiek, 360 euro poltsikoratu dituzte; baita txapela eta opariak ere.

Bigarren postuan, Esteban eta Roman geratu ziren eta 180 euroko saria eta opariak eraman zituzten etxera. Hirugarren sailkatuak Julen eta Heriz gazteak izan ziren, 108 euro eta oparia jaso zitzuten. Laugarren postuan, aldiz, Toño eta Gallego geratu ziren, 72 euroko sariarekin eta opariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak