Arrasateko Herri Eskolakoak Gomiztegi eta Tellakaskueta inguruan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 17a

Arrasateko Herri Eskolakoek beste mendi irteera bat egin zuten zapatuan Arantzazutik abiatuta, Tellakaskueta ingururantz. Eguraldi ederra izan zuten, gainera, ez bezperakoa bezalakoa. Guztira, 35 lagun elkartu ziren, nahiz eta ezin izan zuten tontorrera heldu haize ufada gogorrengatik. Arantzazu, Duru, Tellakaskueta, Gomiztegi, Arantzazu izan zen ibilbidea.

Arrasate Herri Eskolakoek argazkia bidali digute eta kronikatxoa ere bai.

Halaxe diote: "Eguerdi partean aprobetxatu egin genuen Gomiztegiko Artzai eskola bisitatzeko. Bertako arduradunek bisita eta azalpen ezin hobea egin zizkiguten eta bukatzeko beran egindako gaztaren dastaketa paregabea izan genuen bertan. Bazkaldu eta gero, Arantzazura abiatu ginen bueltan orain dela gutxi prestatutako gaztaren ibilbidetik. Ibilbide honek Arantzazu eta Gomiztegiko Artzai Eskola lotzen ditu eta itsu eta elbarrituendako egokituta dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak