Nahiz eta liderraren aurka partidu serioa egin, Mondrak ezin izan zuen Añorga menderatu. Andoni Ezkurraren neskek partidu serioa jokatu zuten, defentsa lan ona egin zuten eta golak sartzeko aukerak ere izan zituzten. Gauzak horrela, atsedenaldira huts eta hutsekoarekin iritsi ziren. Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi zuten, baina partiduko aukerarik onenean baloia langara joan zen eta hurrengo jokaldian talde donostiarrak gola egin zuen. Mondrari berdinketa egiteko 20 minutu geratzen zitzaizkion, baina nahiz eta gol aukerak egin, ezin izan zuten Añorgaren atea zulatu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.