Doinu dantzagarrien nahasketaz beteriko emanaldia Elkano Browning Cream-en eskutik

Ander Monedero 2012ko abenduaren 17a

Franck Mantegari eta Dave Wilkinson musikariek groove handiko erritmo itsaskorrak jo zituzten, Mikel Azpiroz musikari donostiarraren gidaritzapean. Nahiz eta emanaldi hasieran ikusleak geldirik egon, kontzertuaren bukaerarako txalo zaparrada jaso zuten. 

Hammond organoa, bateria eta gitarra elektrikoa oinarritzat hartuta, blues eta soul doinuak munduko musika ezberdin eta dantzagarriekin nahasten dituen taldea da Elkano Browning Cream. Egubakoitz arratsaldean Arrasateko Amaia Antzokian egindako emanaldian, Elkano Browning Cream (2006), 2 (2010) eta Bohemia (2012) lanetan aurkitu daitezkeen abestiak jo zituzten, eta baita abesti berriak eta bertsioak ere.

Ikusleak konkistatzea lortu

EBC taldeak bere lehenengo laneko bi abestirekin hasi zuen emanaldia eta, nahiz eta emanaldi hasieran ikusleak geldirik egon, kontzertuaren bukaerarako txalo zaparrada jaso zuten. Horren erakusle izan ziren 2 diskoko Far East Sweet eta Sugaar abestiak eta baita Muddy Water bluesman zaharraren I got my mojo working abestia. Kantu honen ostean, kontzertua bukatutzat eman zuten, baina publikoaren oihuek taldea berriz oholtza gainera bueltatzera behartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak