Horrekin batera, Takolo eta Garaia artean, antzinako GI-2620 errepidearen zeharbidea berriro ere urbanizatzeko proiektua idaztearen adjudikazio proposamena ere aztergai izango dute.
AHTrekin lotutako bi puntu
Hirigintza atalean, berriz, Abiadura Handiko Trenarekin lotutako pare bat puntu landuko dituzte: batetik, Kobateko hiri bide zatian aurreikusi gabe zeuden sarbideak erabiltzea AHTko obretan; eta bestetik, obra horiek laster bukatuko direla-eta, "instalazioak, pilaketak, eta abar kendu eta eramatea, eta eragindako lurzorua garbitzea" eskatuko dute.
Sute eta arrotzen kontra
Bestalde, "suteen aurka eta arrotzak antzemateko babes sistemak berraztertu eta birzigilatu lanak egiteko onartzeko alkatetzaren ebazpena berrestea onartzea" ere badute gaur langai; "Arrasateko haurrentzako eta nerabeentzako balio anitzeko zerbitzu publikoaren" kudeaketaren esleipen proposamena ere bai.
Eta beste puntu pare bat aipatzearren, Kurtzetxiki mendian egin behar diren lanei buruzlo Kutxabanken proposamena mahai gainean izango dute; eta baita datorren urteko autobus urbanoaren prezioak ere.