Urtea amaitzeko, Espainiako errekorra gainditu du Malen Ruiz de Azuak

Xabier Urtzelai 2012ko abenduaren 17a

Egubakoitzean Gipuzkoako Federazioak emandako atleta onenaren sariak hegoak eman zizkion Malen Ruiz de Azua atleta arrasatearrari. Eta zapatuan, gazte mailan lehiatzeko zuen azkenaurreko aukeran –datorren urtean junior mailara pasako da– Ruiz de Azuak Espainiako errekorra ezarri zuen Anoetan: pista estalian 3,86 metroko saltoa. Adi, baina, urtea amaitu aurretik beste ezusteko bat emateko aukera izango duelako, abenduaren 27an izango duen txapelketan.

Asteburuko kirol kronikak

FUTBOLA:

ARETO FUTBOLA:

ESKUBALOIA: 

SASKIBALOIA: 

PILOTA:

ATLETISMOA:  

Bideoan ikus daitekeen moduan Ruiz de Azuak justo-justo gainditu zuen listoia. Txapelketa jarraitzen zebiltzanek arnas hartzeari utzi zioten orduan, tarte batez, listoiak eutsiko ote zion ikusteko. Eta bai, eutsi zion, atleta, entrenatzaile eta zaleen poztasunerako. Hala, Arrasatekoak marka berri batekin egingo du datorren urtean junior mailara salto, Espainiako errekor berria 3,86an ezarrita.

Zapatuko txapelketan Malen Ruiz de Azuak zazpi salto egin zituen guztira. Lehenengo saltoa 3,22 metroko marka egiteko izan zen, eta hortik aurrera zailtasunean egin zuen gora. Azkena, berriz, 3,86koa izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak