Eguraldi txarra dela-eta, Herriko plazan egitekoa zen emanaldia Biteri plazan egin dute azkenean. Inguru osoan, ikusle piloa txalo egiten eta argazkiak ateratzen, gehienak aita-amak eta aitaita-amamak, neska-mutikoak ikusteaz harro-harro. Dantza hauek egin dituzte: gorulari mistoa, txakarrankua, esku-dantza, jorrai-dantza, makil txikiakikoa, banakoa, arku-dantza, txantxoak, soso-dantza, txulalai eta arin-arin eta fandangoa.