Ahazteko partidua egin du Mondrak Hondarribiaren aurka (0-2)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 16a

Lehen zatian Hondarribia baino gehiago izan arren, bigarren zatian nabarmen egin dute behera Lutxo Iturrinoren mutilek: "Atsedenaldiaren ostean oso urduri irten gara eta ez gara batere fin ibili. Bigarren gola egin digutenean ez dugu erreakziorik izan. Benetan gaizki aritu gara, batez ere bigarren zatian; denboraldiko partidurik eskasenetakoa izan da", adierazi du Mondrako entrenatzaileak.

Kanpoko taldeak larregi egin gabe eraman ditu hiru puntuak: "Ez dute gauza handirik egin. Lehen gola gure akats bati esker sartu dute eta gero ondo heldu diote. Taldea hobeak pasa izan dira Mojategitik", esan digu Lutxok.

Kronika osoa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak