Beraz, korrikalariei animorik ez zaie falta izan ibilbidearen sei kilometro eta erdiak osatzeko. Helduen lasterketa aurretik gaztetxoen txanda izan da; etorkizuneko korrikalarien parte-hartzea ere inoiz baino altuagoa izan da: 185 neska-mutiko.
Koadrilak protagonista
Eta noski, ezin da ahaztu Santamasetako krosean koadrilek protagonismo berezia dutela. Gizonezkoetan Lekeitioko –aurten kanpotik inoiz baino korrikalari gehiago etorri da– Garraitz koadrila izan da lehena, Arrasate Runners eta Korrikalari taldeen aurretik. Emakumezkoetan, berriz, Zigagym izan da lehena eta Oinazkarrak koadrila bigarrena.
Kronika osoa eta protagonisten iritziak asteleheneko Goiena paperean