Eliza bete egin zen Gabonetako kontzertuan

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 16a

San Frantzisko eliza bete egin zen Arrasate Musikaleko txistu taldeen eta Goikobaluko taldeen Gabonetako kontzertua entzuteko. Arrasate Musikaleko banda gazteak lagunduta, Goikobalu Txiki eta Gazte abesbatzek abestu zuten; bigarren zatian, helduek hartu zuten lekukoa, Arrasate Musikaleko banda nagusiak eta Goikobalu Abesbatzak. Gabonetako euskal kanta herrikoiak eta musikari ospetsuenak eskaini zizkieten entzuleei.

Arrasate Musikalek beste bi kontzertu antolatuak ditu Gabonak ospatzeko: bat eguenean, hilak 20, Kulturaten; ikasleek urtean ikasitakoa erakutsiko dute, 18:30ean hasita. Eta Gabon Zahar egunean, urtero moduan, Amaia antzokian joko du Arrasate Musikaleko bandak, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak