Santamasetako txapelketako finalak jokatu dira gaur Uarkape pilotalekuan. Goizetik hasita eta ia 20:30ak arte 13 partidu jokatu dira eta batez ere arratsaldeko azken orduetan giro ederra izan da harmailetan. Azken lehian 11-18 irabazi dio Ibai Bolinagak Aritz Zuazuari; tanto ederrak ikusteko aukera eskaini dute. Txapelketa amaitu ostean sari banaketa egin dute eta ostean, talde argazkia. Eguna borobiltzeko pilotariendako zein zaleendako lunch ederra izan dute, pilotalekuan bertan. Bi hitzetan esateko, Arrasateko pilotaren festa ederra izan da gaurkoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.