Santamasetako egitarauaren barruan dauden ekintzak hasi dira dagoeneko. Atzo Elkano Browiong Cream taldearen kontzertuarekin eman zitzaion hasiera aurtengo egitarauari eta gaur goizean Egape dantza taldeak hartu du Santamas giroa berotzen joateko ardura. Alde zaharrean zehar kalejira egin ostean, Herriko plazan dantza saio ederra egin dute. Udalpe elkarte gastronomikoan bazkalduko dute eta arratsaldean berriro irtengo dira dantzatzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.