Maala kaleko Arregi galerian, taldeko erakusketa inauguratu zuten atzo, egubakoitza, iluntzean. Formatu txikiko 39 margolan eta eskulturek osatuko dute erakusketa Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Luis Zumeta edo Vicente Ameztoy bezalako artisten lanekin. Giro atsegin eta lagun-artekoan egin zuten inaugurazio ekitaldia. Aurpegi ezagunak ere ez ziren falta izan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.