Arrasate Musikal eta Goikobaluren kontzertua

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 15a

Gaur emanaldia eskainiko du Arrasate Musikalek San Frantzisko elizan, 20:00etan. Goikobalurekin batera arituko dira.

Arrasate Musikalek zenbait kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan. Gaur izango da lehenengo hitzordua, San Frantzisko elizan, 20:00etan. Goikobaluko abesbatzekin batera arituko dira Arrasate Musikalekoak.

Aurrena, Txistularien Banda Gaztea eta Goikobalu Txiki eta Gazteren txanda izango da eta Otsango, Gora Ikastolak, zein Belenen Jaio da interpretatuko dituzte. Nagusiek berriz, Gabonetako Sonatatxoa, El Banco de Mendiguren, Ai Hau Gauaren Zoragarria, Bigarren Kalez Kale, edota Olentzero interpretatuko dituzte, beste hainbaten artean.

Abenduaren 20 eta 31n ere Arrasateko Musikalekoak kalera irtengo dira. Kulturaten izango da datorren egueneko hitzordua 18:30ean eta ikasleak izango dira protagonista. Urtea amaitzeko berriz, ohi bezala, Amaia antzokian elkartuko dira hilaren 31n eta gabon zaharreko kontzertua eskainiko dute, 13:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak