Arrasateko Bertso Eskolak eta Monte tabernak antolatuta bertso saio musikatua egingo dute gaur, 22:30ean Monte tabernan. Xamoa, Jokin Labayen, Mantxi eta Jon Martinek bertsoak egingo dituzte; Haritz Casabalek gaiak jarriko ditu eta Imanol Ugarte eta Eneko Sierrak musika ipiniko dute.