"Naiarari laguntzeko tapoiak batzeko kanpaina abiarazi zuten senitartekoek, baina sistema horrekin denbora luzea behar da diru-sarrerak izateko. Hala, bururatu zitzaigun kontzertu bat eginez Naiarari laguntzea, eta horretan ari gara; ea jendea animatzen den".
Harreman estua Naiararekin
Hodeik eta haren neskalagun Mireiak harreman estua dute Naiararekin. 8 urteko haurrak garun-paralisia dauka eta Mireiak harekin egiten du lan: "Familiakoekin harreman oso ona dugu. Hala, etxean hainbat aldaketa egin behar dituzte Naiararen egunerokoa eramangarriagoa izan dadin, eta horretarako laguntza behar dute. Besteak beste, Naiarari txiki geratu zaio egunero erabiltzen duen aulkia; etxeko komunean obrak egin behar dituzte, autoa egokitu... Gauza mordoa dira, eta laguntza behar dute".
Lau talde taula gainean
Kontzertuan (abenduak 26, 22:00) Arrasateko Gaztetxeko taula gainean izango dira Arrasateko hiru talde: Des-kontrol, Arkada Social eta Screamers & Sinners. Eta eurekin batera Bilboko Rat-zinger taldeak ere joko du: "Arkada Social eta Des-Kontrol taldeetan jotzen dudanez, bi talde horiek lotuta genituen [Barre], eta beste taldeei proposamena egin genienean berehala jaso genuen baietza, eta eskertzekoa da".