Oteiza, Zumeta ala Ameztoyren lanekin talde erakusketa irekiko dute gaur Arregi galerian

Jon Berezibar 2012ko abenduaren 14a

Maalako errabalako galeriak zenbait euskal artista handiren obrak erakutsiko ditu gaurtik aurrera. 19:30ean izango da inaugurazioa eta formatu txikiko 39 margolan eta eskulturek osatuko dute erakusketa Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Luis Zumeta ala Vicente Ameztoyren lanekin. 

Maila goreneko erakusketa izango da Arregi galeriak hartuko duena eta plastika garaikidearen ikuspegi zabala eskaintzea du helburu moduan. Horregatik artista horien aukeraketa. Itzal handiko euskal artistekin batera Espainiako Cuenca hiriko 6 margolariren lanak ere erakutsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak