Aukearen arabera, Uarkapeko klimatizagailua apurtu egin zen joan den asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 13a

Aukeak ohar bat bidali du joan den aste bukaeran Uarkape pilotalekuan gertatu zena argitzeko: "Prentsan esan dena ez da egia, Aukeak klimatizagailua ez zuen programatu horrela funtzionatzeko. Klimatizagailura ura eramaten duen bonba matxuratu egin zen eta airea berotu ordez, Uarkapeko bertako airea mugitu besterik ez zuen egin. Matxura gertatu zen Aukeako Mantenu Zerbitzuak aurreko egunetan bonbaren funtzionamendua egokia zela frogatu arren. Bigarren aldia da hau gertatu dena eta, aurrez, egin zitekeena egin zen berriz ere ez gertatzeko, nahiz eta ez lortu, gerora ikusi den bezala".

Honela jarraitzen du azalpenak: "Musakola Kiroldegian ez zen abisu deirik jaso egun horretan. Udal brigada buruari iritsi zitzaion abisua eta honek Aukeako Mantenu burua jakinaren gainean jarri zuen; Mantenu burua 10 minututan bertaratu zen Uarkapera eta arazoa beherala konpondu zuen. Aukeako Mantenu buruak –eta udal brigada buruak– emandako berehalako erantzuna txalogarria da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak