Gainera, Fitness festa egingo dute egubakoitzean eta zapatuan, abenduak 14 eta 15. Doako ekintzak izango dira Musakola kiroldegian abonatu edo ikastaroetan dabiltzan erabiltzaileentzat. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena emanda izan behar da eta Aukeak aditzera eman duenez, jadanik plaza gehienak beteta daude.
2013rako ikastaro berriak
Bestalde, 2013rako Aukeak hiru ikastaro berri eskainiko ditu. Ikastaro horiek astean bi egunetakoak izango dira, saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du eta abonatuendako prezioa 37.60€/hileko izango da –ez abonatuendako 10 euro gehiago–.
+Gimnasia terapeutikoa: 50 urtetik gora dituzten pertsonendako eta bizkar hezurreko mi neta patologia ezberdinak dituztenei zuzendua
+Gimnasia abdominal hipopresibo hastapena: bi hilabeteko ikastaroa.
+Fitness gelako hastapen ikastaroa: egoera fisikoa mantendu edo hobetu nahi duten pertsonek autonimia osoz fitnesseko gela erabiltzeko irizpideak ikasteko ikastaroa: hilabete bateko ikastaroa.