Abaroaren omenaldia 90 urtetik gorako bazkideei

Laida Beristain 2012ko abenduaren 13a

Urtero bezala aurten ere Abaroa erretiratuen elkarteak omenaldia egingo die 90 urte biano gehiago dituzten elkarteko bazkideei. Omenaldia hilaren 18an ospatuko da, 10:00etan Iturbide egoitzan eta 12:00etan berriz, Abaroa erretiratu elkartearen Etxaluze eraikinean.

Omenaldian 90 urtetik gorako bazkide bakoitzari opari bana emango zaie. Horretaz gain, hilaren 17an mahai eta mugimendu jokoen txapelketa bat antolatu dute 16:00etan Abaroa erretiratu elkartearen egoitzan. Jokoetan parte hartzeko izen eman duten bazkideek, hilaren17an 15:45erako egon beharko dute Etxaluze eraikinean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak