Hala, lasterketa horrek urte mordoa baditu ere –iaz fotozaharra erakutsi genizuen– egia da koadrilen arteko parte-hartzearekin hiru hamarkada eta erdi beteko dituela lasterketak: "Taldeak osatzeko bost laguneko koadrilak behar dira. Lehenago oso emakume gutxi etortzen ziren, eta zailtasunak izaten zituzten koadrilak osatzeko. Azken urteotan, berriz, gehiago etortzen dira, eta gizonezko zein emakumezkoek sari berdinak jasotzen dituzte". Hau da, koadrila azkarrenarendako lagun artean jateko bildots ederra –badira sari gehiago.
Koadrilena, 12:30ean
Lasterketa 12:30ean hasiko dute –gaztetxoen probak 11:00etan hasiko dituzte eta izenematea lasterketa aurretik egin ahal izango da. Hala, aurten korrikalariek 5 euro ordaindu beharko dituzte: "Erabaki hori hartu dugu lasterketa hau antolatzeko klubak dirua xahutzen zuelako, oparietan eta halakoetan. Eta, 5 euro ordainduta kostu horri aurre egin ahalko diogu". Ez da diru asko, gainontzeko herrietako lasterketa gehienetan gehiago kobratzen dutenean. Eta noski, ez da aitzakia domekan Portaloiko irteera puntuan ez elkartzeko.
Domekarako ordutegiak:
- 11:00etan 13-14 urteko gaztetxoak.
- 11:10etan 11-12 urtekoak.
- 11:20ean 10 urtekoak
- 11:30ean 9 urtekoak
- 11:40ean 8 urtekoak
- 11:50ean 7 urtekoak
- 12:00etan 5-6 urtekoak
- 12:30ean Nagusiak. 6,4km