Gabonak gertuago daudela eta, Iturbide egoitzakoek ere datozen asteotan edukiko dute zer egin. Egitarau zabala prestatu dute.
Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez, txokolate jana egingo dute 16:00etan eta 17:00etan berriz, karta txapelketan parte hartu ahal izango dute (opariak egongo dira)
Abenduaren 17an, astelehenean, gaztaina erreak jan eta gabon kantak abestuko dituzte, 17:30ean hasita.
Abenduaren 18an, umezaintzako haurren kantekin disfrutatuko dute, 10:00etan.
Abenduaren 19an, Olarte ikastolako neska-mutilen bisita izang odute, eta gabonetako kantaldia eskainiko diete, 10:00etan. Bestalde, Oñatiko abesbatzakoek emanaldia eskainiko dute Iturbiden, 17:30ean.
Abenduaren 20an 10:00etatik aurrera diana txapelketa egingo dute (diploma eta opariekin). Gainera, Al-Andaluseko koroaren emanaldiaz disfrutatuko dute 18:00etatlk aurrera.
Abenduaren 21ean, Santamas bezperan, Gabonetako bingoa egingo dute, 17:00etatik aurrera.
Abenduaren 23an berriz, Big Band taldearen kontzertua antolatu dute, 17:00etan.
Abenduaren 24an Goikobaluk bisitatuko du Iturbide, 17:00etan.
Urtarrilaren 2an berriz, gabonetako pelikula bat proiektatuko dute, 17:00etan.
Urtarrilaren 4ean, bolo txapelketaren finaa egingo dute, diploma eta opariekin.
Urtarrilaren 5ean, hiru erregeen bisita jasoko dute eta egoile bakoitzak opari bana jasoko du. 17:00etan izango da.
Omenaldia nagusienei
Bestalde, 90 urte baino gehiagoko Abaroako bazkideek omenaldia jasoko dute. Abenduaren 18an, Iturbide egoitzan izango da 10:00etan eta 12:00etan berriz, Etxaluzeko 1.go solairuko E aretoan.