Goraino bete zen atzo Kulturateko areto nagusia, Joan Antonio Melek, Triodos Bank-eko zuzendariorde katalanak eman zuen hitzaldia entzuteko. Harreman Debagoieneko bidezko merkataritza dendak antolatu zuen atzoko 'Dirua eta kontzientzia' deituriko hitzordua, Elkarhezitzen, Mundukide eta Economía del bien comun elkarteen laguntzarekin. Interes handia piztu zuen arrasatear askorengan banka etikoa ardatz zuen hitzaldiak. Interes hori zela medio, entzuleak aretoko lurrean eserita entzun zituzten Melek esan beharrekoak, aulki guztiak Bartzelonakoa heldu aurretik bete zirelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.