Eibartik dator Maite Arroitiajauregi bere alter-ego Mursegorekin. Oso egitasmo pertsonala; esperimentazio eta originaltasunaren artean kokatzen da musikari gipuzkoarra. Abenduko Kooltur egitasmoaren baitan igoko da Gaztetxeko oholtzara, loop-ak eta biolontxeloa lagun.
Bi disko kaleratu ditu Mursegok eta gainera, besteen artean, Colera laburrmetraiko musika egin du, baita Su txikian antzezlanekoa ere.
Urteko azken hitzorduak
Hurrengo hitzorduan Elorrioko Antton taldeak bisitatuko du Arrasateko eguen gaua, eta Elorriotik pop-rock irekia ekarriko digute taldekideek abenduaren 20an. Urteko azken hitzordua hilaren 27an izango da. Kasu horretan, Bilbo Hiria lehiaketako finalista izan zen Priscilla Band taldea arituko da, funky doinuekin.