Txalaparta eta opariak aurkezteko ikastaroak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 12a

Zapatuan eta astelehean egingo dituzte AEDren Elkartruk egitasmoaren baitako urteko azken bi ikastaroak. Txalaparta jotzen eta opariak dotore aurkezten erakutsiko dute. Oraindik eman daiteke izena.

Txalapartak erakarri baina sekula jotzera animatu ez direnek aukera paregabea dute zapatu honetan. Elkartruk egitasmoaren baitako ikastaroa antolatu du AEDk, 11:00etatik 13:00era. Bihar, eguena, amaituko da izena emateko epea.

Bestaldea, modu erraz batetan opariak dotore-dotore nola aurkeztu jakin gura dutenentzako hitzordua hilaren 17an izango da, 18:30etik 20:30era. Urteko azken ikastaro honetan izena emateko azken eguna egubakoitzean, hilak 14 izango da.

Ikastaroen prezioa 5€koa da pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak