Olentzerorekin kantatzera irteteko deia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 12a

Olentzeroren Batzordeak abenduaren 24ean Olentzerorekin batera kalera irten eta kantatzera animatu gura ditu herritarrak. Entsegu egun batzuk antolatu dituzte, abenduaren 14, 15erako. Eskutitza helarazi gura izan diote herritarrak animatu aldera.

Ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Arrasateko Olentzeroren Batzordeak (Komisiñue, Trikitilariak, Txistulariak, Gaiteroak, Txikitxu-Arrostaitz, Lore Gazteak, Goikobalu...) datozen egunetarako. Olentzerorekin abestera irteteko gonbitea egiten die herritarrei, abenduaren 24an, eta entseguak ere prestatu dituzte hilaren 14 eta 15erako. Bestalde, abenduaren 23an ipuin kontalari saioa egingo dute Kulturaten, 18:00etan.

Jarraian, bidalitako eskutitza:

Arrasaten, 2012ko abenduan

Arrasateko haur maiteok:

Dakizuenez, Olentzerok ilusioz eta gogo onez hartzen ditu berarekin batera, karroza eta gero, baserritarrez jantzita abestera animatzen diren haur eta guraso denak. Baita Txoronpia eta Txoronpiorekin, eguerdian, Seberon elkartzen diren laguntzaile abeslariak ere.

Kantuan trebatzeko eta abestuko diren kantak ikasteko, gonbidatuta zaudete Arrasateko haur eta gurasook, hurrengo entseguetan parte hartzera:


- Abenduaren 14an, barikua, arratzaldeko 18:00etan Goikobaluko lokalean (Zerrajerako erloju eraikinean, lehengo Saiolanen).


- Abenduaren 15an, zapatua, goizeko 12:00etan Goikobaluko lokalean.

Horrez gain, aipatu beharra daukagu aurtengoan Txoronpio eta Txoronpiarekin batera Martin Abade etorriko dela. www.santamasak.com orrian dago Arrasateko pertsonai mitologikoari buruzko informazioa, hortaz, berau bisitatzen dutenekiko esker oneko dago Olentzero bere gonbidatuei buruzko informazioa zabalduko dutelako.

Azkenik, gogoratu, Txoronpio eta Txoronpian Seberoko saioa, 13:15takoa, Uarkape pilotalekuan izango dela euria eginez gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak