Ahotsenea bete eta Durangoko Azokan espero baino disko gehiago saldu ostean –360 bat kopia–, laukote arrasatearrak hilaren 21ean, Santamas bezperan, aurkeztuko du ofizialki 'Bide zuzenetik oker' disko berria. Arrasateko gaztetxean izango da, Andoni Iñurritegik asteon Arrasate Irratian esan duenez, "etxean". Antolatzaileek atzo aurkeztu zuten Santamasetako egitarauaren barruan sartu dute kontzertua eta beraz, sarrera ez da ordaindu beharko. Ez da beste gonbidaturik izango, Never Surrenderren gaua izango da; ordu eta erdi inguruko zuzenekoa eskainiko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.