Miguel de Madinabeitiaren bizitzak ere, ikusmin handia sortu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 12a

Arrasate Zientzia elkartearen 'Arrasateko Iragana Astintzen' hitzaldi zikloa ixteko berbaldia eskaini du gaur Josemari Velez de Mendizabal historialariak Kulturateko areto nagusian. Aurreko hiru saioen ildoari eutsiz, aretoa bete egin da gaurkoan ere.

Euskara eta gaztelera tartekatu ditu hizlariak eta Miguel de Madinabeitiaren bizitza (1828-1903) partekatu du ikus-entzuleekin. Izan ere, hitzaldian aipatu duenez ez da batere erraza izan De Madinabeitiaren gaineko informazioa aurkitzea.

34 urtetan 17 alkate

Hizlariak hainbat bitxikeria aipatu ditu. Besteak beste, azaldu du 34 urtez izan zela idazkari Arrasateko udaletxean eta tarte horretan 17 alkate ezagutu zituela. Gainera, Gipuzkoako Biltzar Nagusietako idazkari nagusi ere izendatu zutela eman du jakitera gaur Aramaion jaiotako historialariak.

(Argazkia: Aretoa bete egin da hitzaldi zikloaren azken saioan)

Azaroan eta abenduan zehar egin da zikloa eta Alvaro Arrizabalaga, Gerardo Rosado eta Anton del Campok eman dituzte orain arteko hitzaldiak. Gaur, martitzena, itxiko da zikloa, Josemari Velez de Mendizabalekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak