Zer den bertso saio musikatua? Hala azaldu digu Xabi Igoa Arrasate bertso eskolako irakasleak: "Saio guztia inprobisatua izango da baina doinuak musikariek jarriko dituzte, gitarra jole eta baxu jole batek". Monte tabernarako ez da batere ohikoa halako ekitaldiak antolatzea: "Monteko arduraduna ezagutzen dut eta esan zidan gustatuko litzaiokeela bertsolaritzarekin zerikusia duen zerbait antolatzea. Bada, gure proposamena asko gustatu zaie".