Mondra Tabernako mus txapelketan izena emateko epea irekita

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 10a

Egubakoitz honetan egingo da III. Mus Txapelketa Mondra Tabernan. Dagoeneko eman daiteke izena, eta epea egubakoitzeko 22:15etan amaituko da.

Abenduaren 14an egingo da Mondra Tabernako III. Mus Txapelketa. 22:30ean izango da eta ordu laurden lehenago amaituko da izena ematea. Bikoteko 40 euro ordaindu beharko da.

Lau sari egongo dira. Lehenengo bikoteak txapela, oparia eta bildutako diruaren erdia eramango du. Bigarrenak oparia eta bildutakoaren %25; hirugarrenak berriz, oparia eta bildutakoaren %15; eta laugarren sailkatuak oparia eta bildutakoaren %10.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak