Kostata, baina Polonia gailendu da soinu handiarekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko abenduaren 10a

Maciej Frackiewicz (Polonia) akordeoi-joleak irabazi du aurtengo Nazioarteko Akordeoi lehiaketa, Arrasaten. Bigarren izan da Tomasz Ostaszewski (Polonia) eta hirugarren Yngvild Vivja Haaland Ruud norvegiarra. Lehia oso estua izan dela azpimarratu du epaimahaiak. Horren erakusle da hiru lehenen artean puntu bakarreko aldea izan dela.

Naziorteko irabazlea saria jaso ostean, pozik zegoen baina, era berean, arduratsu Arrasate Hiria moduko sari haundi bat iabazteak suposatzen duen pisuagatik. Bigarren aldia zen Arrasatera zetorrela, lehiaketa honetan izaten den giroa goraipatu zuen.

Gipuzkoako txapelketan hiru kategoriatako sariak banatu dituzte: Helena Sousa galiziarrak eskuratu du Senior kategoriako lehenengoa. Aipatzekoa da Sousa galiziarra izan arren, Musikene eskolako ikaslea dela, eta Arrasateko lehiaketara datorren hirugarren aldia dela. Junior kategoriako lehenengoa, berriz, Garazi Navas euskalduna izan da  eta infantil mailako sari nagusia, berriz, Kantabriako Marta Navesek eskuratu du.

Aipatutako sariez gainera, beste berezi batzuk ere banatu dituzte, horien artean:lehiakide jatorrenari.

Aurtengo edizioa amaituta, Aitor Furundarena gustura zen, beste behin, helburuak bete dituztelako eta dagoeneko hurrenbgora begira daudela zioen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak