Urbieta eta Diez-ek osatutako bikotea Bankoa-DV txapelketako finalera

Ander Monedero 2012ko abenduaren 9a

Zapatu arratsaldean Urbietak eta Diezek osatutako bikoteak errez eskuratu zuen Bankoa-DV txapelketako finalerako txartela Ansotegi eta Perezen aurka Arrasateko Uarkape pilotalekuan.

Zapatukoarekin, Aitor Diezek, 2011ko txapelketako irabazleetako bat, Bankoa-DV txapelketarako finalera jarraian sailkatzen den bigarren aldia da. Partiduaren hasieratik bikote gorria garaipenaren bila joan zen eta lehenengo tantoak egin ahalak, Perez atzelariak ohikoa baino gehiago kale egiten zuela konturatu ziren.

Hala ere, partiduaren hasieran bikote urdinak Urbieta eta Diezi finalerako txartela oparitzeko intentziorik ez zutela erakutsi eta lehenengo tantoa beraiek egin zuten. Ondoren, bikote gorriak aurre hartu eta urdinek launa berdintzea lortu zuten. Norgehiagoka borrokatua izan behar zuela zirudien arren, berdinketa horrekin bukatu zen partida: Urbietak eta Diezek hiru tanto egin eta urdinek bi egin ostean, gorriek jarraian zortzi puntu egitea lortu zuten (15-6).

Hortik aurrera, Urbietak eta Diezek pilotak atzera botatzen hasi ziren eta Perezek noiz huts egingo zain geratu ziren. Partiduaren bukaeran, 22-12 bikote gorria finalera. Urbietak eta Diezek hurrengo zapatuan jakingo dute finaleko aurkariak.

Gazte mailan, Dario eta Imaz

Norgehiagoka honen aurretik, Bankoa-DV txapelketako gazte mailako finalerdia jokatu zen eta Dario errioxarrak eta Imazek lortu zuten finalerako pasea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak