Mursego kantu berriekin etorriko da gaztetxera

Ubane Madera 2012ko abenduaren 9a

"Behin abenduko zubian puenting egin ostean, hasiko gara hilabeteko programazioarekin. Datorren ostegunean, abenduak 13, Mursego izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan"; modu horretan egin dute gonbitea eguenerako. Bide batez, abenduko gainontzeko kontzertuak ere iragarri dituzte.

Eibarko Mursego bakarlariarekin hasi, Gorantz Erori taldearekin segi (abenduak 20) eta abenduaren 27an, Priscilla Band taldearekin bukatuko dute urtea Kooltur Ostegunek. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira.

Kanta berriak eta soinu bandak

"Mursego Maite Arroitajauregi musikari eibartarraren alter egoa da. Lisabö, Anari eta beste talde batzuekin biolontxeloa eta beste instrumentu batzuk luzaroan jo ostean, badira urte batzuk bere bakarkako ibilbideari ekin eta esperimentatzen hasi zela. Ordutik (1) eta (2) diskoak kaleratu izan ditu eta dagoeneko kanta berriak ditu esku artean. Aspaldian atsedenik hartzeko aukerarik ez dauka: Emak bakia baita, filmeko soinu bandan parte hartu du, Colera film laburreko musika egin du, Su txikitan  antzezlanekoa, Javier Corcobadoren Canción de amor de un día proiektuarekin kolaboratu du... Baina buruz behera lo kuluxka bat egiten zegoela harrapatu eta Arrasaten kantu berri horietako batzuk jendaurrean erakustera gonbidatu dugu... eta gu pigmeo bihurtuko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak